eus | cas

Luis de Uranzu Kultur Taldea

1980. urteko Uztailak 28an jasotako akta ofizialean irakurtzen den bezala, lehenengo zuzendaritza batzordea José Antonio Loide Bizkarrondo (lehendakaria), Jaime Rodríguez Salis (lehendakariordea), Ricardo Berodia Gordejuela (idazkaria) eta gainontzeko batzordekide ziren Carlos Aguirreche Durquety, Martín Izagirre Iguiñiz, Fernando Larruquert Agirre, Ana Izura Eguiguren, Ricardo Izquierdo Benito eta Francisco Sánchez Pérez-ek osatu zuten.

Luis de Uranzu Kultur Taldeak bere ibilbidean zehar, Historia, Arkeologia, Arkitektura, Artea, Etimologia, Etnografia, Ekonomia, Botanika, Heraldika, Geografia, Iconografia edo Medikuntza dizplinern inguruko 200 lan baino gehiago dituzten 26 botetin ordinario argitaratu ditu. Ildo beretik, Alberdania argitaletxea eta Irungo Udaletxearen kolaborazioaz, “Oteiza en Irun” liburuaren formatu berezia, ikerlanak eta 13 monografiko argitaratu dira.

Luis de Uranzu Kultur Taldetik, beste ekintzen artean, izaera historiko, literario edo artistikoa duten konferentzia zikloak organizatu dira. Honetaz gain, Irungo Udaletxearekin kale berrien nomenklaturan eta beste hirigintza planifikazioetan, erakusketa ezberdinen muntaian, herriaren ondare historiko artistikoaren konserbazio, mantenimentu eta berreskuratzean zein Irunen ospatu daitekeen beste ekintza kulturaletan kolaboratu da. Itzuli