eus | cas

Luis de Uranzu

Luis Rodríguez Gal (Irunen, 1894-1968), Luis de Uranzu bezala ezagutua, irundar idazle haundietako bat izan da. Prosa erraz eta simplearekin bere bokazio literarioa Iruni eta Bidasoako eskualderi eskeini zion.

Bere goi mailako ikasketak, Frantziako Beauvais Institutu Agrícola Internazionalean egin zituen, non Ingenieri Agronomo bezala graduatu zen. Bere Tesiak,Guipuzcoa Agricole izenekoa, Hondarribiko baserri baten nekazaritza posibilitateei egiten dio erreferentzia. Hala ere, profesionalki ez zuen ingeniero agronomo bezal lan egiten, egoera batzutan izan ezik. Bere bokazio literarioen pareko formazioa.

Oso gazte zelarik, Beraungo etxetik, kazetaritza munduan egiten ditu bere lehen eskuhartzeak.Horrela, bere lagun talde batekin “La jeringa de Beraketa” izeneko zenbait zenbaki editatzen ditu. Bere afizioa hazten doa eta berehala “ Katua” izenean “ El Bidasoa” egunkarian kolaboratzen hasten da,“Arañazos”deituriko atalean.

Urte batzuk beranduago, José Bellidoren ondoan, “Aldabe” aldizkaria eratzen du non zenbait kolaboratzailek hartzen dute parte. Hala nola, Pío Baroja, Fermín Calbetón edo Pedro Mourlane Michelena dira hauetako batzuk. Etenaldi denbora baten ondoren, bere alderdi literarioa berreskuratzen du Emilio Navas , “El Bidasoa” astekariaren kargu egiten denean. Urrezko kazetaritza-garai hauetan, Luis de Uranzu ezizena erabiltzen du.

1955. urtean, “Lo que el rio vio” bere obra garrantzitsuena argitaratzen du, ordutik bidasotarren eskualderako erreferente historiko haundian bihurtuz. 1959. urteko Urtarrilan, herriaren eta Bidasoa zonaldeko iraganaren inguruko hedatze historiko eta ikerketa konstantearen kezka apalak, Irungo Kronista ofizialean izendatu zuen. 1966. urtean bere bigarren liburua argitaratu zuen “ Un pueblo en la frontera” izenekoa, jaiotzen ikusi zuen herriko gertakari eta historiari erreferentzia eginez. Bere heriotzaren ondoren, 1971. urtean, bere hirugarren argitaratzea bi hizkuntzatan editatzen da “Bidasoako Kondairak-Cuentos del Bidasoa” izenekoa. Luis de Uranzu-ren bizitzaren bukaerak bere azken aportazio literarioa trukatu zuen, “Diccionario del Bidasoa” izenekoa, “El Bidasoa” astekariari eginiko lanen entregak biltzen dituena.

Luis de Uranzu, Dolores Salis izeneko eskultore eta zeramikari irudarrarekin ezkondu zen, 5 haurren guraso izanez. Real Sociedad Bascongada de Amigos del País eta Aranzadi Taldearen lehendakaria izan zen.

2003. urtean, “Luis de Uranzu Kultur Taldea” elkarteak, bere obra osoak berriz editatu zituen.Itzuli